Pertsonalizatu zure gabardina
Share
Zure gabardina pertsonalizatu eta iraungo duen moda sortzeko garaia da
Momentu honetan enkargura lanean ari naiz, eta horrek itxaroteko txanda luzatzen badu ere, aukera paregabea eskaintzen dizu zure jantzia benetan zure gustura eta beharretara zein neurrira egokitzeko.
Iraunkortasuna pertsonalizazioarekin zuzen lotua dago: jantzi batek zure nortasunarekin eta emozioekin bat egiten duenean, luzeago erabiltzen da, betiko atxikitzea sustatzen du eta ardura gabeko kontsumo frenetikoa saihesteko gakoa da hori.
Gabardina berria prestatzeko garaia da orain
Lehenengo pausoa kanpoko kolorea aukeratzea da. Ondoren, hainbat forro aukera ezberdin proposatuko dizkizut zure estiloa eta nahi duzun ukitua emateko.
Patroia zure altuerara, bular eta aldakaren kontornora moldatuko dugu. Mangak, aldiz, luzeak behar dira eskumuturrei buelta emanda forroaren kolorea erakutsi nahi baduzu.
Enkargua jasotzeko prest nago
Emailez egon gaitezke athoramanthara@gmail.com edo pasa atelierretik Larunbat goizetan, kafetxo batekin hobeto azalduko dizut eta egina dagoena frogatzen ahalko duzu atelerian bertan.