BONO kanpaina abian da!

Pasa den martxoaren 21eko
gauean Saran dudan atelierrean sartu eta nere sorkuntza guztiak eraman zituzten lan egiteko materialarekin batera.

Egoera honi buelta emateko laguntza bono kanpaina jarri dut abian.

Orain erosten duzuen bonoa zuen etorkizuneko erosketa edo ikastaldietan deskontatuko zaizue.

Bihotzez mila esker!

Nor naizen

Katalin Antxia naiz. Komunikazio eta moda ikasketak egin ondotik, lanean aritu naiz hainbat arlotan, erran nahi baita kazetaritzan, kulturgintzan eta irakaskuntzan. 2013az
geroztik jauntzigintzan
lan egiten dut, kreazio textila nere pasioa baita.

Iharduera hauetan guzietan, beti izan dut galdera bat gogoan : ez baitezpada zer egiten dugun, baizik eta NOLA egiten dugun.

Hortik abiatuta sortu nuen proiektu hau. Athora gizonezkoen alkandora da
eta
Manthara emakumezkoena.
Gure kulturarekin arrunt lotuak dauden jantziak izaki, klasizismotik
moda garaikideago batera egindako saiakera
dira nire diseinuak.

Oihal naturalak baliatzen ditut eta irauteko sortzen ditut jantziak.
Ezinbesteko baldintzak dira hauek neretzako.

Bilbo, Trieste, Bordale eta Poitiers hiriburuetan bizi izan naiz. Jatorriz Aretxabaletakoa naiz eta duela 5 urtetik bizi naiz Saran. Eta hementxe aurkituko nauzu nahi duzularik, munduko nere leku faboritoa baita atelierra bera.

Bono kanpaina bat jarri dut abian martxoaren 21 gaueko lapurretei buelta eman eta nere jardunaz jarraitu ahal izateko. Orain erosten duzuen laguntza bonoa etorkizuneko erosketan nahiz ikastaldietan deskontatuko dizuet gero.

Kontaktuan jarri