Badira gauza batzuk sortzen dituzun momentuan haien arrakasta ezagutzeko imaginazioaren lautadak ez dizula behar besteko prespektiba eman.
Hau gabardina da. Behar besteko prespektiba gabe emozioetatik sortu nuen egunaz askotan pentsatu dut. Baina ez dut garbi ikusten, trantze egoera bat difuminatua izan ohi da oroimenean.
Patroi honek ehundaka ikasle formatu ditu. Euskal Herrian eta hemendik kanpora. Atzerriraino iritsi da. Kolaborazio anitzetako proposamenak ekarri dizkit. Itzulia izan da, liburu bat bailitzan. Eta luzaz egon naiz berari begira, pentsatuz, : host*a, marrazki bat da paper puska batean!
Jantziek ez dute hitzegiten baina hitzegin arazten dute. Kultura sortzen dute.
Frantsesez, espainolez, ingelesez zein italieraz gabardina erostera atelierrera hurbildu zaidanak (Sara uste duzuena baino internazionalagoa da) esan dit badakitela euskaraz asko egiten dudala. Hori esan diotela turismo bulegoan edo instagramen ikusi dutela. Grazia egiten dit. Eta egoera absurdoetan ikusi izan dut nere burua gero: galtzetinak euskaraz nola esaten diren azaltzen esaterako... baina hizkuntza dastatu nahi duenari saltsarik hoberena eman behar zaio.
Produkzio lokala bere balio handienetan jarri du gabardina honek eta jendartean @athoramanthara ezagutarazi du patroi honek. Jantzigintzaren arloan euskal kultura sortuta eta euskaraz.
Euskaraz aritzeko zer egiten dudan galdetzen didanari, horra nere erantzuna: patroi bat
Zer zentzu du? Non dago lotura? Zertaz ari zara?
Imaginatzea zaila zenaz, bultzadarik jaso ez zuenaz, produkzio lokalaren aurreiritzi suntsikorraz, zerotik hasitako ekintzailetasunaz , eskuetatik kendu nindutenaz ari naiz.
Baina negatiboak doblean doanean bilakaera positiboa duenez, euskarari batua diot sarraskia.
Jasotako elkartasun olatu erraldoiaz, laguntasunez, ikasi eta irakasteaz, eta bai , nola ez, gabardinaz ari naiz.
Hamabi urtez produkzio lokala eta jantzigintzaren kultura euskaraz sortzeari buruz ari naiz.
#euskara
Patroi bat
0 comentarios