Norberak egindakoa izatearen harrotasuna
Beste behin, egin dugu. Ze betetasuna, ze aberastasuna jantzigintzaren tekniketan eta abilezia pertsonalagoetan. Ze eroa bi egunetako erretiro hau, ze eroa.
Patroitik hasi eta azken puntadataraino aritu gara hiruak taldean.
Oso ideia ezberdinekin etortzen zarete eta saiatzen naiz bide horretan sokalagun izaten. Joskintzan ibili ez denak behe aldeko belaietan ibilbide ederrak egiten ditu. Adituagoa denak igoera teknikoagoak egin ditzake. Eta denboraren kontra eta artearen alde ari garenez zure ideietara hurbiltzeko bidezidorrak aurkitzea da nere lana ur gabe gelditzen garenetan amore ematen utzi gabe.
Ez dezala inork pentsa lanik egin gabe hau egitera iritsi garenik! Kemen handia behar da ikastaldi hau aurrera aterazeko. Eta behin bukautakoan argazkia atera beharra.
Azken batean ikastaldi honen proposamena euskal jantzigintza tradizionalean nork bere trajea egitea da. Nork berea egitea (azken esaldi horrek esan nahi duen guztiarekin)
Oso formatu polita da. Oso barrura begirakoa. Oso intimoa eta oso terapeutikoa.
@ainhoa.sanmigel eta @zugehini zoriontzen ditut bi egun hauetako programaren erritmora batu eta amore ez emateagatik !
Janzten duzuen bakoitzean oroituko zarete. Bizi hontan hau ere egin duzuela
Muxu itzela Apotza eta Elgoibarrera
#euskaljantziak #trajevasco #baserritarjantziak #saranegina #katalinatxia
Euskal jantzigintza tradizionala
0 comentarios