Eta orain zer?

Eta orain zer?

Orain, zer?

Orain datorrena gogokoen dudan momentua da. Azaroaren 30ean, abenduan jasotzeko neguko eskaera-zerrenda ixtea erabaki dut: artilezko eta panazko beroki eta txaketena. 

Eta zergatik egiten dut hau? Bada, hala sentitzen dudalako. Urte osoan egindako lana borobildu nahi dut, omenaldi gisara,  bakarka makinekin batera egingo dudan 2025eko azken buruz burukoan.

Eskerrik asko bihotzez egindako eskaera bakoitzagatik. Lasaitasunez, mimo handiz eta arimaz josiko ditut.

Urtarrilean Sarako Herriko Etxearekin proiektu pottolo batean murgilduko naiz. Urte berria ikastaldiekin hasiko dut eta otsaila ere ikastaroz betea dator. Beraz enkargu zerrendaren berrirekiera Otsailean egingo da. Bitartean baduzue denbora zuen gogoko jantzia imaginatzen hasteko.

Gustatu zaizun beroki horretarako, gabardinaren baterako, edo bururatzen zaizun beste edozein piezarako. Hemen negua luzea da, eta jantzi hauek erabiltzeko beti egoten da parada.

Eskerrik asko nire lan egiteko eta saltzeko modu hau balekotzat hartzeagatik: beherapenik gabe, Black Fridayrik gabe, eta kontsumoa jasangarriago, kontzienteago eta iraunkorrago bihurtuz. Eskerrik asko txikia, eskuz egina eta ondo egina babesteagatik.

Eskerrik asko bihotzez, badakizue non nabilen. Saiatuko naiz emaitzak sareetan partekatzen!

 

Regresar al blog

Deja un comentario