Betitik izan ditu joskintzak lan zailak. Jantzigintza beti egon da proiektu amaigabeez josia (balio beza zentzu bikoitzak). Bukatu ez nuen gona, gaizki atera zitzaidan galtza parea, oker moztu nuen oihala eta hoiek denak ezagunak egingo zaizkizu sekula makina probatu baduzu.
Eta jantzigintza tradizionalean sartu bazara... "han bakarrik egiten dira holakoak", "ezin da egin hau ezta hura" dioten erregela metaz topatuko zara.
Neri ere gertatu zait hori guztia eta zailtasun horretatik espezializatu naiz ikastaldi trinkoetan. Formatu honetan ez bada, ez didalako grazia ematen (azken espresio hau nere 6 urteko alabarena da ).
Bi eguneko jardunean egin ditugu jantzi hauek. Zapia, amantala eta gona lehenengoan. Blusa eta jaka egin ditu bakotxak bigarrenean.
Maratoia Bukatu eta lo egiten uzten ez zaituen lan jardun kontzentratu horietakoa. Adrenalinaz betea.
Udako ikastaldietatik landa urtebeteko atsedenaldia egingo dut ikastaldi trinkorik gabe. Edo ikastaldirik gabe, ematekotan, trinkoak ematen ditudalako (Graziaren bila ).
Janeko erran naute han eta hemen entzun dutela uztera noala. Horregatik esan dizuet hasieran. Erraten den guztitik sinisteko erdi. Ez noalako deus uztera
Enkargu askorekin nabil eta horri guztiari erantzuteko Ikastaldi trinkoak bukatuko ditut udan. 2028an ikastaldi batekin bueltazeko alde batetik. Eta bestetik, ikastaldi trinko batek kanpora beste behar baitu barrura. Ikastaldiaren kalitatea hormadi gaineko dantzaldiaren edertasunera iritsi dadin
@maddi.mujika eta @olatzira hainbat ikastaldi eginikoak dira eta etxekotzat ditut haiekin bizitakoa fantasia hutsa izan da. Egin dudan zuzeneko onenetako bat. Azken kontzertu bat bailitzan.
Zuzeneko bat neretzako ikasleak lanean jarri eta jantzi bakoitzaren patroia ateratzen joatea da. Prototipoak atera eta zuzenketak egitea, oihala moztu eta haiei josteko prest emateko. Denboraren kontra eta artearen alde!
Mila esker!
#euskaljantziak #euskalherria #euskalherrianegina #tradizioa #kultura

0 comentarios