bagardina burberry

Gabardinaren historia: Burberrytik moda jasangarrira

Zer da gabardina?

Gabardina (gabaerdina ere deitua) kanpoko arropa klasiko bat da, euria eta haizea jasateko sortua. Funtzionaltasunagatik eta estiloagatik mendeetan zehar iraun duen pieza ikonikoa da.

Gabardinaren historia laburra

Jatorria eta lehen erabilerak

Jantzi honen erroak Erdi Aroan aurki ditzazkegu: garai hartan, euriaren eta haizearen aurkako estalki luzeak erabiltzen zituzten bidaiariek eta nekazariek. Funtzioa argia zen: babesa eta praktikotasuna. 

Thomas Burberry eta XIX. mendeko berrikuntza

XIX. mendean, Thomas Burberry diseinatzaile britainiarrak iraultza ekarri zuen modan. 1879an, gabardine izeneko oihal iragazgaitza asmatu zuen: kotoi trinkoz egina, baina arnasa hartzen uzten zuena. Horrela sortu zen gaur egun ezagutzen dugun gabardina modernoa.

Burberryren diseinua azkar hedatu zen, bai armadetan, bai esploratzaileetan eta baita aristokraziaren artean ere. Praktikotasunari eta dotoretasunari esker, gabardina modaren ikono bihurtu zen.

Militarretik modara

Lehen Mundu Gerran, gabardina soldaduek erabiltzen zuten, euria, lokatza eta hotzaren aurrean babesteko. Gerra ostean, pieza hori kaleetara pasa zen, eta 1930eko eta 40ko hamarkadetan zinemak (Humphrey Bogart, Audrey Hepburn…) bere irudia are gehiago indartu zuen.

Ordutik, gabardina pieza klasiko bilakatu da: emakume zein gizonentzat, funtzionala eta elegantea aldi berean.

Gabardina gaur egun: berrikuntza eta jasangarritasuna

Gaur egun, gabardina ez da soilik kanpo-jantzi klasiko bat. Diseinatzaileek material berriak probatzen dituzte, teknologiarekin esperimentatuz (oihal birziklatuak, iragazgaitasun berriak, oihal finagoak…), baina horren guztiaren gainetik, moda jasangarriaren baldintza berriak dira gaur egun diseinua zuzentzen duten hari nagusia. Horrela da behintzat gurean.

Zergatik diseinatu dut kotoizko gabardina hau?

Nire bilduman, gabardinak kotoizko oihal naturalekin fabrikatzen ditut. Arrazoi nagusiak hauek dira:

  •  Jasangarritasuna: kotoia naturala da, biodegradagarria eta ingurumena gehiago errespetatzen du. 
  •  Erosotasuna: arnasa hartzen uzten duen oihala da, eguneroko erabilerarako aproposa. Gramaje fina du eta horregatik da eramateko hain erosoa. Barnealdean gaudenean ere jantzita eraman dezakegu gogaitu gabe. Oso erabilerraza da.
  • Ez gaitu uretatik babesten: diseinuan hartutako erabakia izan da honako hau. Funtsean ez bait gara euripean ibiltzen aterkinik gabe, kirola egiteko ez bada.
  • "Gustora erabiltzeko jaka hau diseinatzean gabardinari uretatik babesteko duen kapazitatea kendu eta goxatzekoa gehitu diot"
  • Ranglan maukak eta sisa bajuak: Kotoiari erortzen uzteko diseinuan hartutako erabakiak izan dira. Oso prenda zabala da, erortzeko tartea izan dezan. Sisa bajuek elegantzia handia ematen diote eta aldi berean barrutik beste jantzi batzuk emateko aukera. 
  • Kontsumo arduratsua: kalitatezko pieza da, urte luzez erabil daitekeena, mantenimendu erraza duena eta produkzio lokalean egina denez pertsonalizatzeko aukera ematen du eta hori  zure estiloa errotzen hasteko aukera bikaina da.

Niretzat, gabardina ez da soilik historia luzea duen jantzi bat: moda jasangarriaren ikurretako bat da dagoeneko.

 

 

Regresar al blog

Deja un comentario