Ama eta alaba

Ama eta alaba

Ama eta alaba. Biak nerekin izatu dira azken bi Larunbatetan. Azkenaldian hilero proposatzen ditudan bi eguneko maratoiean parte hartzen.
Euskal jatzigintza tradizionalari keinu bat egin nahi nion aurten, eta gozatzen ari naiz. Uste nuena bano gehiago. Askoz gehiago!

Oingotik informazio iturri ezberdinak jo ditugu, tartean haien herriko dantza talde eta lehiaketetakoak. Beti bada zer ikasi!

Zapia, gona, amatala blusa eta jaka egin ditugu bi eguneko jardunean. Botoiak jostea falta eta lantxo horrekin etxeratu dira. Bukatzeak antxu pena ematen du eta kontsolagarria da zerbait bukatzekotan itzultzea.

Zenbat lan egin dugun. Ai ama.

Nola liteke makina erabiltzen jakin gabe bi egunetan hau egitea lortzea? 
Batetik, ni zuekin lanean ari naiz. Beraz, hiru pertsona gara ekoizpenean. Eta bestetik eta osoki, funtsean, egiten duzun begiradan dago gakoa.

Ze poz betegarrian igaro dudan igandea 

Osasunaz urratu eta milesker gozatu eta gozaraztearren. Zorionak barren barrendik bikote! 

#euskaljantziak #baserritar #euskalherria #euskalherrianegina #sara

0 comentarios

Dejar un comentario