Saran egina
7 urte beteko ditu 2026ko Martxoan Athora Manthara atelierrak Saran.
Lapurdi eta nafarroako mendiez inguratuta, haize gazitudun herri honen bihotzean artisautza eginez irauteko sortua den jantzigintza lantzen aritzen naiz burubelarri.
Gure ingurugiroak, gizarteak eta kulturak beste erritmo batean sortzen den alternatiba honen beharra baitu.
Eramateko prest diren jantziak aurkituko dituzu atelerian, baita zuretzako propio pertsonalizatuko ditudanak ere.
Baina ez hori bakarrik! urtean zehar jantzigintza profesionalean hamaika ikastaldi trinko egiteko aukera baitago mugaren bi aldeetan : Aretxabaleta (Gipuzkoa) eta Saran (Lapurdi).
Produkzio lokala eta moda diseinua
-
Athora Manthara
Athora gizonezkoen alkandora da eta Manthara emakumezkoena. Gure kulturari estuki loturik egon den jantzia izan da alkandora. Euskal jantzigintza tradizionalean badugu horren islada.
Jantzi honen interpretazio garaikide bat egiteko saiakera da hau.
Material natural ezberdinak baliatuta eta mozketa berritzaileekin jolastuz, etxe honetan beti aurkituko dituzu lepo esanguratsuak eta aurrealdea irekita daroaten jantziak.
-
Jantzigintza
Irauteko sortzea aktibista izatea da gaur egun.
Jantzigintzak, patroigintza eta joskintza hartzen ditu bere baitan.
Bi lanbide hauek elkarri lotuak diren arren oso jakintza ezberdinez osatuak daude. Patroigintza matematika eta proportzioetan oinarritzen bada joskintzan jantzi baten egitura menperatzea, xehetasuna eta teknika behar dira.
Atelierra bezeroari zabalik dagoenez, eta patroitik moztu eta josterainoko prozesu osoa bertan egiten dudanez, jantzia pertsonalizatzeko aukera eskaintzen dut.
-
Produkzio lokala
Proiektu hau 2013an abiatu banuen ere, 7 urte dira Saran atelierra publikoari idekia dudanetik. Produkzio lokalari bere balio emanaz, hementxe ekoizten ditut Athora Manthara izenarekin plazaratzen ditudan jantzi guztiak.
Ateleriatik pasatzen den edonork ikusi dezake jantzigintza prozesu osoa. Patroia sortzetik, oihalak moztu eta josterainokoa.
Moda produktuak non eta nola ekoitziak izan diren ez dakigun garai hauetan, jantzigintzari begirada duin bat egiteko oasi txikia da atelier hau.
Nor naiz ni?
Katalin Antxia naiz. Aretxebaletakoa (Gipuzkoa) naiz sortzez, eta Bilbo (Bizkaia), Trieste (Italia), Bordeaux (Frantzia) eta Poitiers (Frantzia) hirietan bizi ondotik, duela zazpi urte lur hartu nuen Saran.
Komunikazio eta moda ikasketak egin ondotik, lanean aritu naiz hainbat arlotan, erran nahi baita kazetaritzan, kulturgintzan eta irakaskuntzan.
2013az geroztik jauntzigintzan lan egiten dut kreazio textila nere pasioa baita.
Iharduera hauetan guztietan, beti izan dut galdera bat gogoan: ez baitezpada zer egiten dugun baizik eta NOLA egiten dugun.
Nolakotasun horretatik sortua dut Athora Manthara.
Udazken Neguko eskaera zerrenda zabalik!
Azaroan zehar neguko jantzien eskari zerrenda irekia dago. Ez dut stockarekin lan egiten. Eskaera bakoitza pertsonalizatua delako. Bai koloreetan bai eta neurrietan ere. Edozein zalantza baldin baduzu jarri kontaktuan nerekin, pozik erantzungo dizut!
-
Jaka motzak
Precio habitual €249,00 EURPrecio habitualPrecio de oferta €249,00 EUR -
Panazko athora
Precio habitual €190,00 EURPrecio habitualPrecio de oferta €190,00 EUR -
Neopreno eta artile berokia
Precio habitual €345,00 EURPrecio habitualPrecio de oferta €345,00 EUR -
Pelutxe berokia
Precio habitual €345,00 EURPrecio habitualPrecio de oferta €345,00 EUR
Bloga
-
Eta orain zer?
katalin antxia abasoloOrain, zer? Orain datorrena gogokoen dudan momentua da. Azaroaren 30ean, abenduan jasotzeko neguko eskaera-zerrenda ixtea erabaki dut: artilezko eta panazko beroki eta txaketena. Eta zergatik egiten dut hau? Bada, hala...

Beroki-ereduak eskuragarri daude jada. Aurrez e...
katalin antxia abasoloHilabeteetako lanaren ondoren, poz handiz iragartzen dut negurako lau beroki-ereduak jada argitaratuta daudela eta aurre eskaera bidez eskura daitezkeela! Pieza bakoitza eskuz egina da, kalitatezko materialekin eta xehetasun bakoitza zaintzen duen...

Egun bat atelierrean, zozketa berezia!
katalin antxia abasoloHamarkada bat magia nola egin partekatzen Aurten 10 urte bete dira jende zoragarriari ikastaldiak ematen hasi nintzen egun hartatik!Hamarkada bat, bizitzan une batez geldialdia egin eta eskuak, burua eta bihotza...