ORBITA • Urtaroak gainditzen dituen jantzia • Eskaera zerrenda zabalik!

ORBITA • Urtaroak gainditzen dituen jantzia • Eskaera zerrenda zabalik!

Urria oso osorik gabardinagintzan pasako dudalako irekitzen dut ORBITA eskaera zerrenda ORAIN! beraz, hilabete oso bat duzue zuen hautua egin eta emailez eskaera egiteko. Ondoren, egin ahala, AZAROAn zehar jasoko dituzue zuen etxeetan! 

Italiatik ekarritako kremailera eta oihal berri berriak zuentzako dira orain
4 hautu dira egin beharrekoak


• 1 • Oihal nagusia -artilea-
• 2 • Zenefa (azpiko franja) -artilea-

• 3 • Kremailera

• 4 • Forroa -kotoia-

Hautua egin duzuelarik emaila bidali (ez instagrametik, milesker) : athoramanthara@gmail.com

KASU! Kolore bakoitzeko 15 kremailera daude. Eskaerak jaso ahala itxiko ditut zerrendak. 

"Eta ze taila dira?" Galdezka ari zarete... ADI 

Orbitak zuen neurrietara moldatuko ditut. (Produkzioa luzatzen den arren, luxu handia da aldi berean eta horrexek ezberdintzen gaitu besteak beste ! 

Horretarako zure kolore hautuarekin batera zure SORBALDAren neurria eta 3 KONTORNO hauen neurria ere bidali behar dizkidazu zentimetrotan: bularra, gerria, aldaka.

Orbitaren luzeera 60zm koa da. Luzeera hori kremailerak markatzen duenez, ez ditut ez luzeago ez motzagoak egingo.
60zm horien barruan daude 12zm altu duen tximinia lepoa eta 7zm ko zenefa.

Oihal nagusiek, zenefa, kremailera eta forroek ematen duten konbinazio aukera guztiak baliatuta, bazenekien 245 orbita BAKAR atera litezkeela? Izugarria! 

Gris eta ilun jantzi nahi gaituzten garai hauetan hauta KOLOREA , hauta BERTAN egina, hauta produkzio LOKALA eta serie TXIKIAK. Hautatu NORTASUNA eta eraiki zure ORBITA izarretan ! 

Prezioa 145e

Bidalketa 10e edo atelierrean jasotzeko aukera.

Galderak baldin badituzue egin lasai instagrametik. Baina eskaerak bakar bakarrik emailez jasoko ditut, zuen zain!

Konposizioak:
Artile marroia: 64% artilea 36% sintetikoa
Artile beisa: 50% artilea 50% sintetikoa
Artile grisa: %80 artilea 20% viscosa
Artile marinoa: %100 artilea
Artile beltza: % 100 artilea

Forroak: %98 kotoia %2 elastanoa

#orbita #euskalherrianegina #sara #local #sustainablefashion

 

 

0 iruzkin

Iruzkin bat utzi