Un guiño a la sastrería tradicional vasca

Keinu bat, euskal jantzigintza tradizionalari

Eztabaida gai sutsua izan da beti jantzigintza tradizionalaren nolakotasuna gurean. Eta ez dut eztabaida ireki ez eta hetsi nahi. Begiratzeko modua aldatu gura diot eztabaida honi. Besterik ez.

Uste dut jantzigintza tradizionala ez dela inoiz geldirik egon. Eta bizirik dagoen guztia bezala bere aldaerak ditu honek ere.

Jantzi tradizionala berrinterpretatzea ez da haustea, bizia ematea baino.
Geure garaiko materialekin, geure koloreekin, geure begiradatik, bidean ikasi eta ikusi dugunetik ere egin daitekeelako.

Baina ez dut begirada hor jarri nahi. Neretzat ez da hainbeste puntilla duen ala ez.
Osoki beltza den ala ez...

Beharbada jantzigintza tradizionalaren ezaugarri nagusia ETXEAN egina izatea baita. Gure bizimoduan horretarako beta hartuta. Hori da hain justu eztabaidak mahai gainera salto egiten duenetan ahazten duguna. Eta euskal jantzi tradizional horren nolakotasuna baldintzatuko duen funtsezko ezaugarria.

@aerrekondo eta @iihintza Lazkaoko ahizpekin estreinatu dut euskal jantzigintza tradizionalari 2026an zehar egingo diodan KEINUA ikastaldi #berria

Azken 3 ordu falta zaizkigu botoiak forratu eta ojalak egiteko. Pintza batzuk zuzentzeko. Baina ikastaldia afinatzen dudanean, beste guztiak bezala, hau ere 15 orenetako ikastaldia izango da eta bi larunbatetan zehar ospatuko da.

Aldiko bikote bat hartuko dut atelierrean. Patroiak zuzenean, sei esku eta bost makina euskal jantzigintza tradizionalerantz bakoitzak bizi duen momentutik eta erabaki duen diseinutik, JO!

Hurrengoa MARTXOKO bi larunbatetan zehar ospatuko da Sarako atelierrean, bikotea egin baduzue animatu! Emailez athoramanthara@gmail.com

Asteazkenean, proiektuak bukatutakoan argazki berri gehiago!

0 iruzkin

Iruzkin bat utzi