Orain eztakit nola dagoen asuntoa. Baina arrasateko institutoko garaian, autobusekin lotura zuzenik ez eta sekulako infraestruktura ez ofiziala zuten organizatuta inguruko herrietara gerturazeko. "dedo"egiten hiriburuko autobusak baino linea gehiago lortzen zituzten zer nahi tenoretan
Planak antolatzen zituzten transporte ofizialik gabe eta beti ailegatzen ziren eta beti etxeratu
Gipuzkoaren ertzean arabar izateak aramaixoar egiten ditu eta bereziak dira. Asko zaintzen direlako elkar
Bi zapatu igaro ditut @maialenballina eta @nereaauriarte rekin atelierrean. Institutoko anekdotak elkarri kontatuta oroitzapen atseginez bete naute ikastaldia eta ze polita den ikustea ni baino zati bat gazteago direnak ere elkar zaintzen jarraitzen dutela
Lehenengo egunak berote handian harrapatu gintuen. Bigarrenean aldiz aramaixoko lainoa honaino ekarri eta freskurak emadako gozamenean helmuga besoak altxata pasa genuen
Ze berezia den norberak egindako euskal jantzia soinean ematea
Ze momentu goxoak izan diren Zorionak Maialen! Zorionak Nerea!
P.d: nereak makina lehenengo aldiz hartu zuen ikastaldi honetan
Aramaixoarrekin
0 iruzkin